XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ELEAK

Ama bidegabea

XANTI BEGIRISTAIN

BAZEN behin urrutiko herri batean emakume bat bere familiarekin bizi zena.

Egun haietan, gurasoak eta alabaz gain, beraiekin alabaren lehengusina bat ere ari zen bertan bolada bat pasatzen.

Uda bete-betean ziren.

Sendi horretan bazuten alaborde bat.

Hauxe zen zaharrena.

Lehengusina bigarrena adin kontuetan, eta etxeko gurasoen odol beroko alaba, jakina, gazteena.

Egun eguzkitsu batean amak honako hauxe esan zien hiru neskatilei etxetik ateratzean goizerdian:

- Eta gogora ezazue, errekara jostatzera joaten bazarete kontuz ibili arropa busti eta zikindu gabe!

ASKI izan zuten errekako putzuetan gusturago aritzeko jolasean.

Itzuli zirenean, ama berehalaxe konturatu zen.

Ama haserretu egin zen eta esan zien:

- Begira, zu zaharra izateagatik bi astez geldituko zara postrerik gabe!

Zu, berriz, iloba zarelako bi egunetan utziko zaitut azken burukorik gabe.

Eta zuri aldiz, alabatxo maitea, txikiena izateagatik, ez dizut batere zigorrik jarriko hitz ematen badidazu ez duzula berriro ere okerrik egingo, konforme?

AMA horrek ez zituen neskatxa guztiak berdin maite eta epaitu.

Honi antz ikaragarri handia hartzen diot beste epaiketa maila batean gertatzen ari denarekin.

Duela gutxi epaitu dute Jose Julian Irizar Armadarekin ez kolaboratzeagatik.

Fiskalak urtebeteko inhabilitazioa eskatu zuen kargu publikoetan aritu ahal izateko, eta gainera, 200.000 pezetako isuna.

Azkenean, epaiak ezarri dio hilabete baterako inhabilitazioa eta 100.000 pezetako isuna.

Beste alkate asko dago eta izan da egoera berean.

Besteak best, Bargotako alkatea, Etxarri-Aranazkoa edota Lesakakoa.

Baina aldeak eta ezberdintasunak daude.

Bargotako alkate ohia, Pablo Llorens jauna, egite berdinarengatik inhabilitatu zuten bi aldiz seina urterako eta 100.000 pezetako isuna jarri zioten.

Manuel Campos Etxarriko alkate izandakoari sei urteko inhabilitazio zigorra jarri zioten 1.993an, eta Zigor Kode berriarekin urte batean utzi diote.

Oroimenak ez badit iruzurrik egiten, uste dut Lesakako alkateari ez ziotela inongo zigorrik jarri.

Antimilitarismoaren alde jokatzea ez da delitua, baina, zigorrak jartzekotan denei berdinak jarri beharko litzaizkieke, bestela ama bidegabearen jokamoldea segitzen da.